Hiru bikote sakandar Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean

Guaixe 2023ko mar. 23a, 11:00
EHko Mus Txapelketako Nafarroako finalean Irurtzundarrak eta etxarriarrak. UTZITAKOA

Nafarroako finalean lortu zuten final handirako txartela.

14. Euskal Herriko Mus Txapelketako finala Zornotzan jokatuko da martxoaren 25ean. Herrialde bakoitzeko finaletan aritutako muslari onenak bat eginen dute Bizkaiko herrian. Txapelaren bila lehiatuko direnen artean hiru bikote sakandar izanen dira: Irurtzungo Eduardo Murugarren eta Josu Alegre 7. geratu ziren Nafarroako finalean, Arbizuko Eneko Lazkoz eta Alain Berastegi 9. izan ziren eta Xabier Urrestarazu eta Mikel Goikoetxea etxarriarrak 16.