Jaibuserako arduradunak behar dira

Guaixe 2023ko mar. 17a, 11:16

Autobus baten lineako zerbitzua. ARTXIBOA

Lan horretan aritu nahi dutenek gizarte zerbitzuen mankomunitateetara jo behar dute apirilaren 5a baino lehen.

Gaueko autobus zerbitzua da Jaibusa. Festa eta ospakizunetan jartzen da martxan, eta auto istripuak saihestea du helburu nagusia. Sakanako hiru oinarrizko gizarte zerbitzuen ekimena da, eta jakinarazi dutenez, Jaibusean arduradun aritzeko jendea behar dute. Interesa dutenek bi baldintza bete behar dituzte: adin nagusikoa izatea eta euskaraz jakitea. Izena emateko hiru oinarrizko gizarte zerbitzuetako batekin harremanetan jarri beharko da, honako telefonoetara hots eginez: Irurtzungoa 605 466 805, Etxarri Aranazkoa 679 534 481 eta Altsasukoa 616 841 995.

Auto istripuak saihesteko helburuaz aparte, Jaibusaren sustatzaileek sakandarrak kontsumoen inguruan autokontrolari eta kontsumitu ondorengo jokabideei buruzko kontzientziazioa bilatzen dute. Azken horren adibidea da, esaterako, kontsumitu ondoren autoa hartzea.