Atletismoa

Asier Estarriaga eta Felix Benjumea, Arruizko Txikitoren Memorialeko Top 10ean

Guaixe 2023ko mar. 20a, 11:45

Proba nagusia baino lehen kategoria txikiko probak jokatu ziren. NEREA MAZKIARAN

Lasterketa Madrilgo La Paz Ospitaleko Haurren Minbiziko Terapia Aurreratuen Unitatearen aldekoa izan zen, bertan Uitziko haur bat tratatu baitute

Marsuaren 19an, igandea, Lekunberriko Leguaren lekukoa hartu duen Arruizko Txikitoren Memoriala jokatu zen. 4,5 kilometroko zirkuitu ederra prestatu zuen antolakuntzak, Lekunberriko herriko kaleak, bide gorria eta Plazaolako bide berdea hartzen zituena, eta bi distantziatan jokatu zen proba, 9 kilometrotan (bi buelta) eta 4,5 kilometroko proba herrikoia (buelta bat). 

Proba luzea Abule Estebanek (28:59) eta Maitane Melerok (35:02) irabazi zuten. Abule Javier Nagoreri (29:15), David Palomori (29:49) eta Raul Amatriaini (30:10) gailendu zitzaien, eta Melero Lucia Garateri (35:20), Lourdes Colomori (39:10) eta Karlota Perurenari (40:12). 

Top 10-ean bi sakandar sailkatu ziren, Asier Estarriaga etxarriarra, sailkapenean seigarren (30:58) eta Felix Benjumea altsasuarra, hamargarren (33:57). 

Proba laburrean Ivan Gonzalez (17:15) eta Marta Muñoz (18:48) gailendu ziren. 

Lekunberriko lasterketan jasotako guztia Madrilgo La Paz Ospitaleko Haurren Minbiziko Terapia Aurreratuen Unitatera bideratuko da, bertan Raul Amatrainen Uitziko 3 urteko semeak tratamendua jaso baitu.