UPNk udal hauteskundeetarako hiru alkategairen berri eman du. Alde batetik, Irurtzungo alkate izateko erregionalisten hautagaia Luis Enrique de la Calle Moreno izanen da. Alkategaiak 58 urte ditu, industria proiektugile ikasketak ditu eta laneko arriskuen prebentzioko teknikaria da. De la Calle gaur egun zinegotzia da Irurtzunen.
Erregionalisten Altsasuko alkategaia Juan Loza Okariz da. 47 urte ditu eta elektromekanikako goi zikloa ikasi du, gaur egun Historia eta Zientzia Politikoak ikasketak egiten ari da. Laminazio enpresa bateko kalitate departamentuan lan egiten du. 2011 eta 2019 artean Berako Udaleko zinegotzia izan zen.
Azkenik, UPNren Olatzagutiko alkategaia Jon Angulo Martinez da. 38 urtekoa eta animazio soziokultural eta turismoko goi mailako teknikaria, baita marketing eta publizitatekoa ere.