Nafarroako Parlamentuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordean Larraungo eta Arakilgo alkate Mikel Uharte Martija eta Oihana Olaberria Jaka egon ziren atzo. Haiekin batera, Etxeberri eta Lekunberri arteko gasbiderako trazatu proposamena egin duen ingeniari egon zen. Azken horrek azalpen teknikoak eman zituen, alkateek, berriz, emandako pausoen berri eman zuten. Olaberriak parlamentariei Aralar barnako gasbidea egin ez dadin laguntza eskatu zien, “borondate kontua da”. Gauzak beste modu batera egin daitezkeela gaineratu zuen. Plazaolako trazatua merkeago eta ingurumena gutxiago kaltetzen du”.