'Terapia' Lorena Arangoarekin

Guaixe 2023ko mar. 22a, 09:28

Martxoaren 24an, ostirala, antzezle irurtzundarraren bakarrizketa izanen da Ziordian, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak martxoaren 8aren harira antolatutako programaren barruan.

Historian zehar emakumeak itzalpean egon direnez, Lorena Arangoa clown irurtzundarrak bakarrizketaren bidez horietako zenbait istorio azaleratuko ditu. Emakumezko pertsonaia historiko horiek talde terapia saio batean elkartuko dira, eta martxoaren 24an, ostirala, 19:00etan, Lorena Arangoak Terapia saioa eginen du Ziordiko gazte txokoan. Emanaldia Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Martxoaren 8aren Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako programaren barruan dago.