Hondakin zerbitzuaren ezohiko ordutegi bilketa ostiralean

Guaixe 2023ko mar. 23a, 12:32
Pertzak Olatzagutiko udaletxearen ondoan. ARTXIBOA

Hondakin Zerbitzuak jakinarazi duenez, ez ohiko ordutegian jasoko dira hondakinak hilaren 24an

Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak jakinarazi duenez, atez ateko bilketa duten zazpi herrietan ez ohiko ordutegia izanen dute. Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutian hondakinak beste ordutegi batean jasoko dituzte langileek. Hondakin Zerbitzutik azaldu dutenez, “administrazio publikoan gertatzen ari den estabilizazio prozesua dela eta, bilketako hainbat langilek Euskarabidean euskara probak egin behar dituzte. Horregatik, hainbat bilketa ibilbidek ordutegi aldaketak izango dituzte”. Egoerak sortutako eragozpenak barkatzeko eskatu dute zerbitzutik.