Euskarazko 76 toki komunikabidek osatzen duten TOKIKOM taldeak 10 urte bete berri ditu. Urteurrena aukera paregabea da ospatzeko, noski, baina baita toki komunikabideok parean ditugun erronken inguruan ikasi eta hausnartzeko.
Itsaso zabalari begira jarri eta elkarrekin ikasten eta ehuntzen jarraitzeko aukera ezin hobea eskainiko dute jardunaldiek.