'Migrazio bidai bat Balkanetan zehar' aurkezpena

Guaixe 2023ko mar. 23a, 15:31
'Shadow Game' film dokumentalaren une bat. UTZITAKOA

Martxoaren 24an, ostirala, Arakilgo 2022ko kooperazio bekaren aurkezpena eginen du Ines Huartek Balkanetan mugimendua dabiltzan pertsonekin lan egin ondoren.

Arakilgo Udalak Garapenerako GKEekin atzerrira kooperatibista joateko gazteei zuzendutako beka deialdia egin zuen eta horren bidez Ines Huarte Bosnian izan zen Balkanetan mugimenduan dabiltzan pertsonekin lanean. Bertan bizitutakoaren berri martxoaren 24an, ostirala, 19:00etan, Hiriberriko Txitera elkartean aurkeztuko du Shadow Game. Un viaje por el lado oscuro de Europa film dokumentalarekin batera.Ondoren, pintxo pote solidarioa eginen dute.