Mendi lasterketak

Sakandarrak Jurramendiko Traileko Top 10ean

Guaixe 2023ko mar. 28a, 09:30

Maria Risco, ezkerrean, Jurramendiko Trailean.

Proba luzean Aritz Munarriz bederatzigarren sailkatu zen eta emakumezkoetan Amaia Razkin laugarren, Olatz Azazeta bosgarren eta Marina zabala zortzigarren. 12 kilometroko proban Maria Risco bigarren izan zen eta Aimar Araña zortzigarren

Igandean Jurramendi Trail Mendi Lasterketa ezaguna jokatu zen, Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketako lehendabiziko proba puntuagarria.

Proba nagusia, 27 km-koa, 235 korrikalarik osatu zuten eta 16 erretiratu egin ziren. Irabazleak Xabier Zarranz (2:31:12) eta Naiara Irigoien (2:53:47) izan ziren. Proba nagusia 20 sakandarrek osatu zuten, eta horietatik lau Top 10ean sartu ziren. Gizonezkoetan, Aritz Munarriz etxarriarra bederatzigarren sailkatu zen (2:48:02). Emakumezkoetan, Amaia Razkin laugarren izan zen (3:29:00), Olatz Azazeta bosgarren (3:30:24) eta Marina Zabala zortzigarren (3:39:40).

12 kilometroko proba Eneko Martinek irabazi zuen (59:57) eta Aimar Araña etxarriarra Top 10ean sartu zen, zortzigarren sailkatu baitzen (1:06:07). Emakumezkoetan, Nerea Haro gailendu zen (1:07:38), eta Maria Risco uharte arakildarra bigarren iritsi zen helmugara (1:18:19). Proba 179 korrikalarik osatu zuten eta bik ezin izan zuten bukatu. Guztira 7 sakandarrek parte hartu zuten.

Bukatzeko, 6 kilometroko Jurramendi Txiki lasterketa Aratz Mendozak (32:05) eta Alaitz Erasok (32:30) irabazi zuten. 


Sakandarrak Jurramendi Trailean
27 km, absolutua
Gizonak
1. Xabier Zarranz 2:31:12
9. Aritz Munarriz 2:48:02
28. Ander Unzurrunzaga 3:02:54
48. Igor Artieda 3:14:06
83. Alvaro Legarra 3:32:13
89. Eugeni Etxarte  3:35:03
113. Iosu Urriza 3:42:03
116. Ion Igoa 3:43:18
117. Bernar Garziandia 3:43:19
121. Gaizka Angulo 3:44:44
126. Unai Razkin 3:46:25
133. Hodei Ziganda 3:48:05
136. Jose Antonio Salgado 3:49:14
139. Mikel Rekalde 3:49:38
142. Jon Navarro 3:51:43
145. Iker Cerviño 3:53:04
186. Txema Urroz 4:13:11
215. Iñaki Morillas 4:36:40

Emakumeak
14. Naiara Irigoien 2:53:47
79. Amaia Razkin 3:29:00
82. Olatz Azazeta 3:30:24
104. Marina Zabala 3:39:40

12 km, absolutua
Gizonak
1. Eneko Martin 59:57
8. Aimar Araña 1:06:07
15. Joseba Galarza 1:07:56
19. Xabier Aiestaran 1:08:38
124. Ibai Martin 1:30:34
125. Ioni Araña 1:30:34

Emakumeak
11. Nerea Haro 1:07:38
60. Maria Risco 1:18:49