Txirrindularitza

Iker Mintegi hirugarren Markinan, eta bosgarren Gorlako Igoeran

Guaixe 2023ko mar. 27a, 12:48
Iker Mintegi, Markinako lasterketan. UTZITAKOA

Txirrindulari altsasuarrak zenbait podium egin ditu azken asteetan eta Euskaldun Txapelketako liderra da

Larunbatean, marsuak 25, XXXII. SF Haitzasko Oroimenezkoa jokatu zen Markina Xemeinen (117 km). Lasterketa mugitua izan zen, zenbait taldetxo sortu zituena, eta azkenean laukote bat iritsi zen batera helmugara. Esprintean Telco taldeko Marc Cabedo gailendu zitzaien Rural Kutxa-Aleako Julen Arriolari eta Laboral Kutxako Iker Mintegiri. Guztira 105 txirrindularik despeditu zuten proba. Gomur Cantabria taldeko Jon Gil lakuntzarra 11. sailkatu zen, eta Finisher taldeko Aimar Tadeo lakuntzarra 35. Hirugarren postu horri esker, Iker Mintegik Euskaldun Txapelketako liderraren maillota jantzi zuen.

Igandean beste klasiko ezagun bat jokatu zen, XLVIII. Gorlako Igoera, Bergaran. Lasterketa gogorrean, tropela guztiz zatikatua iritsi zen helmugara. Cortizo taldeko David Delgado andaluziarrak irabazi zuen (3:18:52), helmugara bakar-bakarrik helduta. Atzetik sartu zen laukotean Iker Mintegi zegoen, eta altsasuarra azkenean bosgarren sailkatu zen (3:19:11). Guztira 124 txirrindularik despeditu zuten proba. Jon Gil lakuntzarra 24. iritsi zen, Aimar Tadeo lakuntzarra 56. eta Aitor Ondarra lakuntzarra (Hostal Latorre Ederlan) 91.

Erlazionatuak