Sakanako dantza taldeak Folk Lore jaialdian

Guaixe 2023ko mar. 29a, 13:19
Elai Alai dantza taldearen kalejira 2022ko Lakuntzako Elai Alai egunean. ARTXIBOA

Apirilaren 1ean, larunbata, Irurtzungo Orritz, Lakuntzako Elai Alai eta Uharte Arakilgo Galtz Orratz dantza taldeek Iruñean ospatuko den jaialdian parte hartuko dute.

Amaiur Dantza Taldeak Folk Lore euskal dantza jaialdia antolatu du apirilaren 1ean, larunbata, Iruñean. Zortzi dantza taldek parte hartuko dute, tartean Irurtzungo Orritz, Lakuntzako Elai Alai eta Uharte Arakilgo Galtz Orratz dantza taldeak egonen dira, Lizarrako Larraiza, Ordiziko Amets Bide, Lezoko Murixka eta Iuruñeko Amaiur, antolatzailea, taldeekin batera.

10:45ean dantza taldeak Baratxurien plazan elkartuko dira eta hamaiketakoa eginen dute eta ondoren, 11:30ean, kalejira eginen dute. Kale nagusia, Hilarion Eslaba, Jarauta, Santa Ana, Jarauta, Kanpana, San Frantzizko plaza, Kale Berria eta Udaletxe plazatik pasako dira, Burgoen plazan emanaldi nagusi batekin amaitzeko, 13:15ak aldera.