Pediatra asteartean hasiko da lanean

Guaixe 2023ko mar. 30a, 10:26

Bilkuraren akaberan dauden berriak jakinarazten dituzte.

Osasunbideak jakinarazi duenez Altsasuko osasun eskualdean apirilaren 4an hasiko da pediatra bat lanean. Eskualdeari perdiatra eta erdi dagozkio.

Altsasuko osasun eskualdeko Osasun Kontseiluak bilera izan zuen atzo eta bertan izan zen Nafarroa Iparraldeko Lehen Mailako Arretako eta Asistentzia Jarraitutasuneko zuzendariorde Susana Miranda Alkotze. Hark jakinarazi zuenez, apirilaren 4an, asteartea, pediatra bat lanean hasiko da Altsasuko osasun etxean. Zehaztu zuenez, asteko lanaldi osoa astelehen eta asteazkena bitartean sartuko du. Dagoeneko langileak kontratua sinatu du. 

Erlazionatuak