Marsuaren 24tik 26ra Espainiako Omnium eta Madison Txapelketak jokatu ziren Palman. Nafarroako selekzioa osatu zuten hamar txirrindularien artean hiru sakandar lehiatu ziren: Beratxa taldeko Ane Berastegi eta Siets Goikoetxea, kadete mailan, eta Rural Kutxa-Alea talde afizionatuko Martxel Etxeberria iturmendiarra. Ane Berastegik erorikoa izan zuen omnium txapelketako hirugarren postua defendatzen ari zela -zorionez ez zuen minik hartu-, eta Siets Goietxea bosgarren izen zen kadete mailako madisonean. Martxel Etxeberria omniumean 13. sailkatu zen.
Bestalde, Beratxa taldeko Ane Beltran de Heredia altsasuarrak Gran Premio Cidade de Pontevedranm parte hartu zuen, igandean.