Marsuaren 26an XLII. Etxauriko Krosa jokatu zen, 7 km eta 433 metroko desnibela duen lasterketa malkartsu eta aldapatsua, guztira 97 korrikalarik osatu zutena.
Javier Nagorek eta Iñigo Maciasek lehia oso estua izan zuten, segundo txiki batzuen aldearekin erabaki zena. Azkenean Nagore gailendu zen (28:06), Maciasi 12 segundo aterata (28:18). Ekhi Congil etxarriarrak lan ederra egin zuen eta bosgarren sailkatu zen (31:27)
Emakumezkoetan Maria Ordoñezek ez zuen areriorik izan eta sailkapen absolutuan zortzigarren eta lehen emakumea izan zen (32:46). Maite Beregaña uharte arakildarra bigarren emakumea izan zen, sailkapen absolutuan 22. (36:21).
Bestalde, Ismael Lopez de Goikoetxea 46. sailkatu zen (40:10) eta Jose Antonio Salgado beterano altsasuarra 71. (44:33).
Argazkiak: JAVIER BERGASA