Dantza txapelketetan sarituak

Guaixe 2023ko api. 4a, 09:17
Berpiztu dantza taldea Burgosko Espainiako Orbe Dantza Txapelketan. UTZITAKOA

Altsasuko Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako Berpiztu, Binahia eta Disdira taldeak eta dantzariak txapelketatean sarituak izan dira.

Udaberriarekin dantza txapelketen garaia heldu da, eta Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako zenbait talde ikasturte osoan zehar bertan lehiatzeko prestatzen egon dira. Martxoaren 24an izan zuten hiru taldek lehenengo txapelketa, Espainiako Orbe Dantza Txapelketa, Burgosen. Berpiztu taldea dantza garaikideko Youth kategorian aritu zen eta zilarrezko trofeoa jaso zuen, Binahia Marcos Santos eta Nora Pozueta dantzariek osatutako bikotea Jazz estiloko arre-profesionaleko kategoria aboslutuan hirugarren postuan sailkatu ziren eta Disdira, Paula Urabaien dantzariak osatutako solista, Jazz estiloko aurre-profesionaleko junior kategorian bigarren sailkatu zen.


Paula Urabaien, Marcos Santos eta Nora Pozueta. UTZITAKOA

Munduko dantza txapelketara
Apirilaren 1etan eta 2an Burgosen jokatutako Dance World Cup Espainiako kanporaketan Paula Urabaien Ochoa-Aizpurua dantzaria txapeldunordea izan zen, eta ekainaren 20an uztailaren 7ra arte Bragan, Portugalen, jokatuko den Munduko txapelketara sailkatu da.


Paula Urabaien Igone Augusto entrenatzailearekin. UTZITAKOA

Txapelketak
Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako bi taldek, Txindoki taldea Premium kategorian eta Oihuarima absolutuan, Donostia Dance Festivalen parte hartu zuten, apirilaren 1ean, Kursaalean jokatutako txapelketan. Marcos Santosek dantza garaikideko absolutu kategoriako dantzari errebelazio saria jaso zuen.


Txindoki taldea eszenatokira atera aurretik. UTZITAKOA


Oihuarima taldea eszenatokira atera aurretik. UTZITAKOA

Apirilaren 22an Altsasuko dantza eskolako bi talde Zure ametsa bizi deitutako Muskizko lehiaketara aurkeztuko dira lehenengo aldiz. Bertan ere Oihuarima dantza taldeak parte hartuko du. Bestetik, apirilaren 29an eta 30ean, Berpiztuk eta Lakuntzako aurreratuko taldeak Euskaldiko Txapelketa Nagusian parte hartuko dute. Lakuntzarrak bigarren aldiz parte hartuko dute txapelketa honetan. Maiatzaren 5ean eta 6an Altsasuko zenbait dantza talde Madrilera joanen dira Bsdansa lehiaketan parte hartzera. Musikalak egiten diren Teatro Nuevo Alcalá antzokian jokatzen da lehiaketa hau.