Pediatrarik gabe segitzen du osasun eskualdeak

Guaixe 2023ko api. 5a, 12:29

Pediatria zerbitzua berrezartzea eskatzeko elkarretaratzea. ARTXIBOA

Osasunbideak jakinarazi zuen apirilaren 4an hastekoa zela lanean.

Abendu akaberaz geroztik Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia osatzen duten osasun eskualdean ez dago pediatra bat bera ere. Berez, pediatra lanpostu eta erdi dagokio eskualdeari. Altsasuko osasun eskualdeko Osasun Kontseiluaren bilera egin zen joan den asteazkenean eta Lehen Mailako Arretako eta Asistentzia Jarraitutasuneko zuzendariorde Susana Miranda Alkotzek esan zuen pediatra bat atzo hasiko zela lanean. Ez da hala izan. Antza, heldu de astean hasiko da lanean. Mirandak aurreratu zuenez, pediatrak asteko lanaldi osoa astelehenetik asteazkenera eginen du eta ostegun eta ostiraletan ez da pediatria zerbitzurik egonen. 

Erlazionatuak