Apirilaren 2an Nafarroako Herri Kirol Jokoen bosgarren jardunaldia edo final handia jokatu zen Sunbillan, eta Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletako herri kirolari sakandarrak pozik itzuli ziren. Kimuen mailako proba konbinatuan Andra Mari 5 taldea izan zen txapelduna (6:36), beraien taldekide Andra Mari 4 taldeari 7 segundo aterata. Haurren konbinatuan, aldiz, Araxes gailendu zitzaion Andra Mariri, 7 segundoren aldearengatik. Haurren sokatiran Andra Mari taldeko Hotsein izan zen txapelduna, nagusitasun handiz.
Kadeteen mailako proba konbinatuan Igantzi gailendu zen, eta kadeteen sokatirako txapelduna Andra Mariko Hotsein izan zen. Iñigo Aritza ikastolak brontzezko domina jaso zuen.