Txirrindularitza

Itzuli mugitua

Guaixe 2023ko api. 5a, 12:40

Itzuliak irudi ederrak uzten ditu. MARTIN EARLY

Igor Arrietak erorikoa eta gurpil zulaketa izan zuen eta 2 minutura sartu zen

Apirilaren 4an Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa jokatu zen, Vianan hasi eta Leitzan despeditu zena, Itzuliko etaparik luzeena. Sakanara Erroztik sartu zen, eta Izurdiaga eta Irurtzun gainditu ondoren, Latasarantz jo zuen. Lasterketa oso mugitua izan zen, erasoz jositakoa, tartean Mikel Landak Saldiasen jo zuena. Azkenean, etapa esprintean erabaki zen, Leitzan. Bora taldeko Ide Schelling gailendu zitzaien Matteo Sobrerori (Jayco) eta David Gauduri (Groupama). Eroriko garrantzitsua izan zen, Marc Soler Itzulitik kanpo utzi zuena. Igor Arrietak ere lurrean bukatu zuen eta ondoren gurpila zulatu zitzaion. Ia 2 minutura sartu zen, 79. postuan, baina ez du aparteko arazorik. Gorka Izagirre 83. sartu zen, 4:22ra. 

Itzuliak lider berria du, Leitzako irabazle Schelling. 4 segundo ateratzen dizkio Sobrerori, 6 segundo Gauduri, 7 segundo Landari (Bahrain) eta 8 segundo Vingegaardi (Jumbo). Beraz, Itzulia zabal-zabalik dago. Gaur, apirilak 4, Errenterian hasiko da etapa eta Villabona-amasan despedituko da (162,8 km). Hirugarren mailako sei mendate gainditu beharko dituzte.