Pilota

Aspeko pilotariek Sanmateotan irabazitako 600 ardo botilak jaso dituzte

Guaixe 2023ko api. 18a, 10:30

Aspeko pilotariak, saria jasotzen. ASPE

Apirilaren 17an jaso zuten saria, Bodega K5 upeldegian

Logroñoko sanmatetotako ardoaren desafioa Aspek irabazi zion Baikori. Lau eta erdian Aitor Elordik Joanes Bakaikoaren kontra 18 eta 12 galdu zuen, baina binakakoan Zabalak eta Zabaletak 11 eta 22 irabazi zieten Peña II.ari eta Imazi, eta buruz buru Iker Irribarriak 8 eta 18 hartu zuen mendean Artola. Txakoli K-Pilota etxeko 600 ardo botila zeuden jokoan eta atzo, apirilak 17, ardoa jasotzera joan ziren Aspeko pilotariak. Bertan ziren, besteak beste, Zabaleta, Ezkurdia eta Martija.