Botoa emateko hogei toki egonen dira

Guaixe 2023ko api. 21a, 09:03

Hiriberri Arakilen jarritako hauteskunde mahaia. ARTXIBOA

Udal, kontzeju eta foru hauteskundeetan botoa emateko 32 mahai jarriko dira.

Nafarroako Parlamenturako, udaletarako eta kontzejuetarako hauteskundeetarako deialdia egina dago maiatzaren 28rako. Hauteskunde prozedurari jarraituz, udalek hauteskundeetarako hauteslekuak zehaztu dituzte, guztira hotei izanen dira ibarreko hamabost udalerritan. Horretaz aparte, hauteskunde batzordeak udalerri bakoitzari dagozkion hauteskunde mahai kopurua zehaztu du, haietan hautetsontziak egonen dira, hala nahi dutenek beraien botoa emateko. Sakanan guztira 32 mahai eratuko dira. Haietatik hamar Altsasun, bost Etxarri Aranatzen, bina Arakilen, Irurtzunen, Lakuntzan eta Olatzagutian eta bana gainontzeko bederatzi udalerritan. 

Hauteslekuak eta mahai kopuruak

Altsasu

  • Gure Etxea eraikina: bi mahai (A-J eta K-Z abizenak)
  • Lanbide Heziketa institutua: bi mahai (A-K eta L-Z abizenak)
  • Iortia kultur gunea: lau mahai (A-I eta J-Z, A-K eta L-Z abizenak)
  • Intxostiapunta gazte gunea: bi mahai (A-K eta L-Z abizenak)

Arakil

  • Izurdiaga: Gizarte aretoa: mahai bat
  • Hiriberri Arakil: Kontzejua: mahai bat

Arbizu: Eskola: mahai bat

Arruazu: Kontsultategia: mahai bat

Bakaiku: Auzoa: mahai bat

Ergoiena: Udaltxea: mahai bat

Etxarri Aranatz

  • Udaletxeko bigarren solairua: lau mahai (A-I eta J-Z, A-K eta L-Z)
  • Lizarragabengoa: Kontzejua: mahai bat

Irañeta: Udaletxea: mahai bat

Irurtzun

  • Eskola: bi mahai (A-K eta L-Z)

Iturmendi: Auzoa: mahai bat

Lakuntza

  • Udaletxeko bilkura gela: bi mahai (A-K eta L-Z)

Olatzagutia

  • Eskola: bi mahai (A-I eta J-Z)

Uharte Arakil: Eskola: mahai bat

Urdiain: Udaletxea: mahai bat

Ziordia: Auzoa: mahai bat