Udaberriko tonbola hemen da

Guaixe 2023ko api. 21a, 09:27

Udaberri tonbolako txartel sorta. ARTXIBOA

Ibarreko 51 establezimendutan erosketa egin ondoren jokatu daiteke.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak (SDOZE) urtaro aldaketarekin batera Udaberriko tonbola martxan jarri du. Astelehenaz geroztik jokatu daiteke tonbola berezi horretan. Horretarako, SDOZEko kide diren 51 establezimenduetako batean erosketa egin eta tonbolako txartela jasoko du bezeroak. Tonbolako txartelak hilaren 29ra arte banatuko dituzte. Sarien artean daude airfryer bat, landareak, bost euroko deskontu txartelak eta askoz gehiago. Sakanan erosiz guztiok irabazten dugu. 

SDOZEk jakinarazi duenez, saria duen zenbakia www.sakanakogida.eus webgunean argitaratuko dute garagarrilaren 1ean. Bestetik, gaztigatu du deskontu txartelak ezingo direla inoiz diruagatik trukatu eta haien indarraldia maiatzaren 31ra artekoa dela. 

Udaberri Tonbolako establezimendu parte hartzaileak
Lakuntza

  • Juncal autozerbitzua
  • Isidoro Arregi harategia
  • Tania arraindegia

Etxarri Aranatz

  • Argiro Optika
  • Iñaki ile apaindegia eta bizartegia
  • Comercial Etxarri
  • Derry taberna
  • Etxarri hortz-klinika
  • Hostogorri altzariak
  • Kaxeta liburu denda
  • Leku Ona taberna
  • Lizardi estetika
  • Sabando mertzeria

Altsasu

  • Allianz aseguruak
  • Asensio Moda
  • Ekin Boutique
  • Akeita kafetegia
  • Bengoetxea oinetako denda
  • Sorkunde harategia
  • Santa Cruz sukaldeak
  • Izara Cortina-stor
  • Lezea kirolak
  • Ramos elektrizitatea
  • Ramos etxe tresna elektrikoak
  • Cristina janari denda
  • Gautxori Taberna.
  • Gertu Sakana
  • Iker Kirolak
  • Joselen Moda.
  • Iulene
  • Katuka
  • Hiruon harategia
  • Larka
  • Lasa Kirolak
  • Arkatz liburu denda
  • Liburunda
  • Next Movil
  • Mari Carmen
  • Marigorri
  • ML Moda gizonezkoa
  • ML Moda emakumezkoa
  • Pinpilinpauxa
  • Santa Cruz altzariak
  • Sakana optika
  • Sarabe Belar denda
  • Sare oinetakoak
  • Tu tienda especial
  • Txartel
  • Txikitxo
  • Xagu informatika

Olatzagutia

  • Carnicería Pako