Haize Txikiak Banda Azpeitiko Alardean

Guaixe 2023ko api. 24a, 10:29

Sakanako Haize Txikiak Banda Azpeitiko Gazte Banden alardean. UTZITAKOA

Apirilaren 23an Banda Gazteen Alardea izan zen Azpeitian, eta bertan Sakanako musikari gazteak osatzen duten bandak parte hartu zuen.

Sakanako Haize Txikiak Bandak osatzen duten 49 lagunak Azpeitian izan ziren apirilaren 23an ospatutako Banda Gaztee Alardean. Irurtzungo, Lakuntzako, Etxarri Aranazko eta Altsasuko musika eskoletako musikariek osatzen dute Sakanako gazteen banda. Haiekin batera Azpeitiko bertako, Legazpiko, Errenteriako eta Getxoko banda gazteak aritu ziren alardean. Bandek kalejira egin zuten eta, ondoren, bakoitzak kontzertu bat eman zuen plazan. Bukeran, Sagardo Tokian abestia jo zuten banda guztiek elkarrekin.

Haize Txikiak Bandaren Sakanatik kanpo egin duen lehenengo irteera izan da. Proiektua 2022an sortu zuten Haize Berrian Bandaren baitan, musika eskoletan egiten den lana ikustarazteko, banda musika sustatzeko eta belaunaldi gateenak errepertorio eta talde mota horrekin lotutako alderdi guztitean trebatzeko helburuarekin.