Udaberriaren etorrera ospatzeko tradizioa da maiatzaren igoera, eta Sakanako lau herritan maiatzaren 1ean maiatza zuhaitzaren zutitzea lau herritan mantentzen dute: Etxarri Aranatze, Bakaiku, Iturmendi eta Ziordia. Astelehenean, beraz, tradizioari ekingo diote berriz.
Maiatzak
Etxarri Aranatz
- 12:30 Baizako gainaren bestaldean: Momentuan aukeratutako pagoa mozten eta Hartzabalera bizkar gainean eramanen dute, ondoren zutitzeko.
Bakaiku
- 09:00 Gosariaren ondoren, Idoitxarrera Zuhaitzaren bila joan, moztu eta Hartzabalera eramanen dute.
- Eguerdi aldera maiatza jasotzen hasiko dira.
Iturmendi
- 18:00 Plazan: Kintoak maiatza herrira eramanen dute eta bertan herritarren laguntzarekin zutituko dute.
Ziordia (konfirmatzeko)
- 12:00 Lehenengo maiatza: Urbasa igo, txara bat moztu eta barga gainean jarriko dute.
- 14:00 Bigarren maiatza: Menditik jaitsi eta maiatza Txipudiko parkean jasoko dute.
- Ondoren, Errekakartea elkartean herri bazkaria.