Txirrindulariak

Ekain Imaz bigarrena Usurben

Txirrindulariak 2023ko api. 25a, 11:00

Beasainen jokatutako kadeteen lasterketa esprintean erabaki zen eta altsasuarra bigarren sailkatu zen

Apirilaren 23an, igandea, kadeteen mailako LI. Usurbe Proba jokatu zen Beasainen, 40 kilometroko proba gorabeheratsua, tartean Olaberriako gaina gainditu beharrekoa. Lasterketan ez ziren erasoak falta izan, eta azkenean bi txirrindulari iritsi ziren aldi berean helmugara. Esprint estuan Eñaut Urkaregi (Danena) Ekain Imaz (Quesos Albeniz) altsasuarrari gailendu zitzaion (59:12). 5 segundora hamabost txirrindulariz osatutako taldea sartu zen, eta Luca Martine lakuntzarra laugarren sailkatu zen (59:17). 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Oihan Gorriti (Sakana Group) 18. iritsi zen, Hegoi Garcia (Quesos Albeniz) 51., Janitz Zufiaurre (Sakana Group) 68., Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 85., eta Ekaitz Perez (Quesos Albeniz) 102.