Futbola

Preferenteak bi berdinketa eta porrot bat utzi ditu Sakanan

Guaixe 2023ko api. 25a, 13:20
Lagun Artea.

Altsasuk eta Lagun Arteak puntu bana salbatu zuten eta Etxarri Aranatzek ezin izan zuen puntuatu

Preferente Mailako 29. jardunaldiak bi puntu utzi ditu Sakanan. 

Sailkapenean hamargarren den Altsasuk bosgarren den Beti Casedano taldea hartu zuen Dantzalekun. Bi taldeek jokoan zeuden hiru puntuengatik gogoz borrokatu ziren eta aukerak sortu zituzten, baina baloiak ez zuen kontrako atean sartu izan nahi eta, azkenean husnako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Lakuntzako Zelai Berrin Lagun Arteak eta Ilunberrik jokatutako partidak ere berdinketarekin bukatu zuen, baina kasu honetan golak egon ziren, bina berdinduta despeditu baitzen partida. Sailkapenaren behe aldean dauden bi arteen taldeko lehia gogorra izan zen Lakuntzan jokatu zena. Lehen partidan nor baino nor aritu ziren bi taldeak, baina atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren. Bigarren zatian Ilunberrik gola sartu zuen baina berehala bana berdindu zuen Yonatan Davilak. Atzera ere Ilunberrik hartu zuen aurrea, baina partida bukatzeko 3 minuturen faltan bina berdintzea lortu zuten lakuntzarrek, Davilak penaltiz sartutako gola, eta gutxienez puntu bat bereganatu zuten. 

Etxarri Aranatzek, aldiz, jipoi gogorra jaso zuen Iruñean, Universidad de Navarraren kontra. Hasiera bi taldeak parez pare lehiatu ziren, baina 32. minutuan iritsi zen Opusekoen lehen gola eta hortik aurrera kolore bakarra izan zuen partidak, Universidad taldearena. 4 eta 0 irabazi zuten. 

Sailkapena
Amigo taldeak jarraitzen du Preferente mailako lider (65 puntu). Altsasuk hamargarren postuan jarraitzen du (40 puntu), Huarte Itaroa B eta Aurrera taldeekin puntutara berdinduta. Etxarri Aranatz 17. postuan dago (20 puntu) eta Lagun Artea 18. postuan, azken postuan (14 puntu). Salbazioa oso zail du talde lakuntzarrak, liga bukatzeko geratzen diren bost jardunaldietan garaipena lortu beharko bailuke. Etxarri Aranatzek ere ez du erraza, baina oraindik ez da txapelketa bukatu, eta dena eman beharko dute bi taldeek. 30. jardunaldian sailkapenean hamalaugarren den Ilunberri izango du arerio Altsasuk, sailkapenean hamahirugarren den Lezkairuren kontra jokatuko du Etxarri Aranatzek, eta Lagun Arteak Universidad de Navarra laugarrena hartuko du Zelai Berrin.