Altsasuko Foru plazan egoitza mustutzearekin batera, EH Bilduk ibarreko alkategaiak aurkeztu zituen igandean. Koalizio soberanistak, guztira, hamaika zerrenda aurkeztuko ditu. Haietako zazpien buru egun alkate direnak daude: Oihana Olaberria Jaka, Arakilen; Txomin Uharte Baleztena, Uharte Arakilen; Francisco Javier Razkin Flores, Arbizun; Egoitz Urritza Lazkoz, Bakaikun; David Oroz Alonso, Urdiainen; Joseba Vizuete Askargorta, Olatzagutian eta Olatz Irizar Martinez, Ziordian.
EH Bilduk aurkeztuko dituen gainontzeko lau zerrendaburuak berriak dira: Unai Razkin Iriarte, Irurtzunen; Oihane Uribetxeberria Garmendia, Lakuntzan; Maria Saez de Albeniz Bregaña, Etxarri Aranatzen eta Anize Ibargutxi Iparragirre, Altsasun.