Etxarri Aranazko, Olaztiko eta Altsasuko udalek Dantzaz konpainiarekin eta Globat Servicios Culturales-ekin batera, arte eszenikoak gazteengana hurbiltzea helburu duen Oholtzara Salto-ren edizio berria antolatu dute apirilaren 24tik 28ra. Dantza publiko gaztearengana hurbildu eta protagonista bihurtzea du helburu eta ikastetxetan egindako dantza formakuntzaren bidez eta ikasleen beharrei erantzuna emanez, emanaldi bat prestatuko dute Altsasu BHIko, aritu dira programan, eta apirilaren 28an, ostiralean, 18:00etan, Altsasuko Zumalakarregi plazan, Dantzaz konpainiako dantzariekin batera, Guri dagokiguna ikuskizuna eginen dute. Eguraldi txarrarekin Zelandi kiroldegian izanen da dantza emanaldia.