Azken hilabeteetan Nafarroako Trenaren Aldeko plataformak zenbait plataformarekin batera ingenieri talde batekin gaur egun dagoen trenbidea hobetu eta egokitzeko, bertatik mota guztietako trenak ibil daitezen, ikerketa teknikoa sustatzen egon da. Plataformak azaldu duenez, sustatuko alternatibarekin AHTarendako korridore esklusiboak planteatzen dituen kalteak saihestuko ziren eta egungo trenbidea bikoiztean geratokiak irekiko ziren, trenen maiztasuna handituko zen eta abar. Nafarroa, Araba eta Burgosen ibilbideen azterketa eta tren publiko eta sozial baterako proiektua aurkezteko zenbait hitzaldi eginen dituzte Sakanatik.
AHTaren alternatibaren proiektuaren aurkezpenak
Apirilak 26 asteazkena
19:00 Olaztiko kultur etxean
Apirilak 27 osteguna
18:00 Altsasuko Iortia kultur gunean
Maiatzak 4 osteguna
19:00 Irurtzungo kultur etxean
Maiatzak 10 asteazkena
19:00 Uharte Arakilgo udaletxean
Maiatzak 12 ostirala
18:30 Bakaikuko udaletxean