Sakanak Kontseilu Sozialistaren maiatzaren lehena

Guaixe 2023ko api. 25a, 13:27
2022ko Maiatzaren Lehenengoaren Kontseilu Sozialistaren manifestazioa. ARTXIBOA

Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, apirilaren 28an, ostirala, Maiatzaren lehena eta sozialismoaren beharra hitzaldia eginen dute Irurtzunen eta Altsasun, eta maiatzaren 1ean, astelehena, Iruñeko mobilizaziora joateko autobusa antolatu dute.

Burgesiaren eta bere alderdien aurrean, alternatiba sozialista eraiki! lelopean Maiatzaren Lehenengoaren, Langileriaren Egunaren, harira hitzaldia antolatu du Sakanako Kontseilu Sozialistak. Hortaz, apirilaren 28an, ostirala, Maiatzaren lehena eta sozialismoaren beharra hitzaldia izanen da 18:30ean Irurtzungo kultur etxean eta 19:00etan Altsasuko Gure Etxean. Bestetik, maiatzaren 1ean, astelehenean, 12:00etan Iruñean Kontseilu Sozialistak deitutako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute: 10:00etan Altsasuko autobus geltokitik aterako da eta beste herrietatik pasako da. Izena emateko sakana@kontseilusozialista.eus emailera iritsi edo sare sozialen bidez 5 eurotan.