Partido Polularrak Nafarroako udal hauteskundeetarako 49 hautagaitza aurkeztuko ditu, “haietatik 16 independenteak. Haietako hiru Sakanan: Uharte Arakil, Etxarri Aranatz eta Altsasun. Nafarroako PPko presidente Javier Garcia Jimenez “zerrenda kopuruarekin oso pozik” dago, “baina, batez ere, PPNren proiektura batu diren pertsona berri kopuruagatik”. Garciak ziurtatu duenez, “Gure erkidegoan PPren etorkizun oparoaren hasiera besterik ez da”. Popular nafarren presidenteak alderdiaren balioen artean ilusioa nabarmendu du: “ilusioa dugu eta uste dut hori dela oraintxe alderdian dugun balio handiena, hauteskundeetara aurkezten diren gainontzeko alderdiek halakorik ezin dutela esan uste dut”.