Avilako finalerako txartela

Guaixe 2023ko api. 26a, 09:36

Sua eta Lamiak dantza taldeak Irantzu Gonzalez eta Igone Augusto irakasleekin. UTZITAKOA

Sua, Lamiak eta Oiharima dantza taldeak 'Vive tu sueño' txapelketako finalera sailkatu dira. Maiatzaren 20an eta 21ean jokatuko da.

Irantzu Gonzalez Azpiroz Dantza Eskolako hiru taldek Muskizen, Bizkaian, jokatutako Zure ametsa bizi (Vive tu sueño) Espainiako txapelketarako kanporaketan parte hartu zuten: Sua, Lamiak eta Oihuarima. Suak eta Lamiak estilo garaikideko jubenil mailan parte hartu zuten eta eta Oihuarimak garaikideko Open kategorian. Hiru taldeek Avilan, Gaztela eta Leon, maiatzaren 20an eta 21ean izanen den txapelketaren finalerako txartela lortu zuten.