Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren bitartez, 330.000 euro bideratu dira udalek aisialdia eta denbora librea sustatzeko gazte-ekintzak gara ditzaten eta, gainera, haien prestakuntza hobe dezaten. Laguntza jaso duten 25 udalen artean daude Etxarri Aranazkoa eta Altsasukoa. Bertako alkate Javier Ollo Martinezek azaldu duenez, “dirulaguntza gaztetxokoaren eta Gazteria Zerbitzuaren programak finantzatzeko eskatzen dugu laguntza urtero”.
Etxarri Aranazko alkate Silvia Marañon Chascok azaldu duenez, dirulaguntza gaztetxokoaren finantzaketara bideratuta dago. Baina, horrekin batera, “udal eraikinen inguruko kanpainatxo bat egiteko ere bada. Haien erabilera ona bulkatu eta herrian dugunaren balioa aitortzeko”. Marañonek azaldu duenez, udalarekin batera Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko prebentzio teknikari Luzi Gonzalez de Pedroso Saez eta gaztetxokoko begiraleak elkarlanean ari dira. Irudiak Olatz Aldasoro egiten ari da. Alkateak aurreratu duenez, horren guztiaren berri jasoko dute etxarriarrek plazan, maiatzaren 27an.