Udaberriko tonbolak badu zenbaki saritua

Guaixe 2023ko mai. 4a, 11:03
Emakumezkoa udaberri tonbola iragartzen duen kartelaren ondotik pasatzen. ARTXIBOA

Haren jabeak oliorik gabeko frijigailu edo Air-fryier bat eskuratuko du.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak (SDOZE) apirilean Udaberriko tonbola martxan jarri zuen. Tonbola berezi horretan jokatzeko SDOZEko kide diren 51 establezimenduetako batean erosketa egin ondoren tonbolako txartela jasotzen zuen bezeroak. Tonbolako txartelak apirilaren 29ra arte banatu zituzten. SDOZEko kideek makina bat zuzeneko sari eman dituzte apirilean, baina sari nagusia zen oliorik gabeko frijigailu edo Air-fryierra zozketa bidez eman nahi izan dute. Elkarteak jakinarazi du saridun zenbakia 1.819 dela. Haren jabeak 15 egun ditu Altsasuko Gertu Sakana dendatik pasa eta saria eskuratzeko.