Administrari ofizialaren lanpostua aldi batez betetzeko deialdia

Guaixe 2023ko mai. 5a, 11:16
Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Hauta proban parte hartzeko eskabideak Uharte Arakilgo udaletxean aurkeztu behar dira.

Arruazu, Irañeta eta Uharte Arakilek udal batasuna osatzen dute eta hiru udalendako lanean ari diren langileak dituzte. Horietako bat C mailako administrari ofiziala da. Bada, hiru udalek deialdia egin dute sortzen zaizkien beharrizanei erantzuna emateko, C mailako administrari ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratatzeko. Jakinarazi dutenez, izangaiek C1 euskara hizkuntza profila izan behar dute. Lanpostua lehiaketa oposizio bidez emanen dute. Gaztigatu dutenez, proba gainditu duten izangaiekin zerrenda osatuko dute, behar izanez gero han daudenei hots egiteko. Zerrenda horren indarraldia bost urtekoa izanen da.