Elkarrekin Abesbatzaren kontzertua Ergoienan

Guaixe 2023ko mai. 8a, 14:14
Elkarrekin Abesbatza. NAFARROAKO ABESBATZEN ELKARTEA

Nafarroako Abesbatzen Elkartearen 'Bideak elkartuz' zikloaren barruan Berriozarko koruaren kontzertua izanen da maiatzaren 20an, larunbata, Dorraoko elizan.

Elkarrekin Abesbatzak ibilbide luzea duen Berriozarko korua da eta maiatzaren 20an, larunbata, 19:30ean, Dorraoko Jasone Andrearen elizan kontzertua emanen du, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatutako Bideak elkartuz zikloaren barruan.