Txirrindularitza

Etxarri Aranatz eta Iturmendi, txirrindularien bilgune

Guaixe 2023ko mai. 12a, 10:00
Iker Mintegi, 2022an Iturmendiko Saria irabazi zuenean. ARTXIBOA

Maiatzaren 13an juniorren lasterketa berria hartuko du Etxarri Aranatzek,  eta maiatzaren 14an afizionatuena Iturmendik

Maiatzaren 13an, larunbata, Aralar Txirrindularitza taldeak juniorren mailako Etxarri Aranatz eta Ergoienako Muinoak lasterketa antolatuko du lehendabizikoz. 99 kilometroko proba da, 17:00etan Etxarri Aranazko udaletxe paretik abiatuko dena. Arbizu, Lizarragabengoa, Iturmendi eta Ergoiena bitarteko erradioan jokatuko da, tartean Unanuko eta Lizarragako muruetan. Lasterketa bizia eta ikusgarria izatea espero du Aralarrek. 

Maiatzaren 14an, aldiz, afizionatuen mailako txirrindulariak izango dira Iturmendiko Sarian bilduko direnak, 10:00etan (139 km). Urbasa Txirrindularitza Taldeak antolatutako lasterketan txirrindulariek bederatzi aldiz gainditu beharko dute Altamira. Proba, aldi berean, Nafarroako Txapelketa izango da eta Euskaldun Txapelketarako baliagarria. Iaz Iker Mintegik irabazi zuen, eta aurten ere hala nahiko luke.