Dorraoko kontzejuak, guraso eta gazte talde batek antolatuta maiatzaren 27an, larunbata, 10:30etik aurrera, orientazio proba eginen dute Dorraon. Duela gutxi berritu duten Gaztelu bordan eginen dute, Beriain eta Andian artean, Lezizaren goiko partean. Ekimen honen helburua adin guztietako dorrobarren arteko harremanak sustatzea da. Haurren eta helduen probak izanen dira eta jendeak markatutako ibilbideetako hainbat puntutatik pasa beharko dute, puntuetan argazkia egin eta kartulinak klikatu beharko dituzte. Proba ez lehiakorra da, baina bukaera parte hartzeaileek diploma jasoko dute. Probaren ondoren bazkaria izanen da.