Txirrindularitza

Etxarri eta Ergoienako muinoetan Hugo Villaroya nagusi

Guaixe 2023ko mai. 16a, 10:42
Lasterketak oso irudi politak utzi zituen. MARTIN EARLY

Hirugarren Quesos Albenizko Iker Agudelo sailkatu zen

Aralar Txirrindularitza Taldeak larunbatean Etxarri Aranatzen lehenengoz antolatutako gazteen mailako Etxarri Aranatz eta Ergoienako Muinoak lasterketa oso polita izan zen. 136 txirrindularik hartu zuten irteera 99 kilometro eta zenbait muino zituen lasterketa berezian. 

Lasterketa oso mugitua izan zen, baina bukaera aldera Iparraldeko Hugo Villarroyak eraso jo eta bakarrik iritsi zen helmugara (2:23:47), Iturriberoko Ibai Hoyosi 13 segundo eta Quesos Albeniz-Burundako Iker Agudelo altsasuarrari 1:13 aterata. Top Ten postuetan ere Quesos Albenizko Iker Gomez altsasuarra bosgarren sailkatu zen, 1:57ra, eta Sakana Group-Aleako Mikel Regil zortzigarren, denbora berdinean. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Adrian Martinez (Sakana Group-Alea) 23. sailkatu zen, Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 26., Iker Begiristain 3 (Quesos Albeniz) 9., Manex Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 43., Oier Ruiz de Arkaute (Sakana Group-Alea) 44., Aritz Oiarbide (Sakana Group-Alea) 64., eta (Sakana Group-Alea) Iker Martinez 85.

Mendiko txapelketa Grupo Eleyco taldeko Ibai Hoyosek irabazi zuen eta taldekako helmugen daria Ampo taldeko Kepa Ormazabalek. Azkenik, Iparralde izan zen talderik onena.