Altsasu, Olatzagutiko eta Ziordiko Osasun eskualdeak badu zuzendaria

Guaixe 2023ko mai. 16a, 09:44

Jendea sartu eta atera Altsasuko osasun etxean. ARTXIBOA

Plaza hartu duen medikuetako bat osasun eskualdeko zuzendaria izanen da.

Altsasu, Olatzagutiko eta Ziordiko osasun eskualdeak denboraldi luzea eman du zuzendaririk gabe. Baina hori aldatu da. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez jakinarazi du Altsasuko Lehen Arretako Taldeko zuzendari kargua Amaia Erramuzpe Aliagak hartu duela. Bera da plaza jabetzan hartu duten bi medikuetako bat.