Maiatzaren 13an eta 14an Hirugarren Mailako Kopako taldeen faseko seigarren eta azken jardunaldia jokatu zen. Garbayo Chivite Cintruenigok 5 eta 2 hartu zuen mendean Ibararte Xota taldea,
Aldiz, San Juan taldeari 4 eta 5 irabazi zion Aralar Mendik lehia biziko partidan. Jon Arenaza, Asier Makaia, Julen Iribarren eta Ibai Martiarena (2) izan ziren golegileak.
Aralar Mendi izan da taldeen faseko liderra (9 puntu), Garbayo Chivite Cintruenigorekin puntutara berdinduta. Ibararte Xota laugarren sailkatu da (6 puntu). Segidan Kopako hurrengo fasea hasiko da abian.