Gizon batek emakume bat erail zuen maiatzaren 16an, asteartean, Orioko kale baten erdian. Emakumea gizonezkoaren bikotekide ohia zen, eta hilketaren ondoren bere buruaz beste egin zuen. Erailketa matxista gaitzesteko elkarretaratzeak deitu dituzte maiatzaren 18an, osteguna, Arbizun eta Altsasun.
Arbizuko Bilgune Feministak, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren deialdiari jarraituz, Sexu erasorik ez! Autodefentsa feminista! elkarretaratzea deitu du, 19:00etan, Arbizuko kiroldegiaren aurrean.
Sakanako Itaiak Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu gaitezen! lelopean elkarretaratzea eginen du, 19:00etan, Altsasuko udaletxearen aurrean.