Hondakin Zerbitzuan pala bat behar dute

Guaixe 2023ko mai. 25a, 11:48
Konpost plantan konpost meta. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitateak hura erosteko deialdia egin du.

Utzubar EKO Gunean dagoen konpost plantan erabiltzeko pala kargatzaile bat erosi nahi du Sakanako Mankomunitateak. Erosketa hori egiteko deialdia egin du ibarreko erakundeak eta jakinarazi du kalitate-prezio erlazio onenari erreparatuko diola. Erosketa egiteko ibarreko erakundeak 136.000,00 euro (BEZik gabe) ditu. Eskaintza aurkezten interesa duen enpresak garagartzaroaren 1eko 13:30era arte du aukera.