Sexu erasoa gaitzetsi dute

Guaixe 2023ko mai. 19a, 11:46

Arbizun sexu erasoa salatzeko kontzentrazioa egin zuten atzo. UTZITAKOA

Gizonezko batek bere bikotekide ohia izandako emakumea hil zuen Orion, tiroz. Hilketa matxista hori salatzeko protestak egin zituzten maiatzaren 18an Arbizun eta Altsasun. 

Emakumeen Mundu Martxaren deialdiari jarraituz, Bilgune Feministak kontzentrazioa deitu zuen Arbizun. Handik samina adierazi eta elkartasuna helarazi nahi izan dizkiete eraildako emakumearen senideei. Adierazi zutenez, “indarkeria hau sistema heteropatriarkalaren ondorio da. Sistema biolento batean bizi gara bai emakumeok, baita heteroarauan sartzen ez diren gorputzak ere. Haien bakeak gure guda izaten jarraitzen baitu. Honekin bukatu beharra daukagu, nazkatuta gaudelako gure egunerokotasuna indarkeriaz bizitzeaz eta azken muturrean erailak izateaz”. Gaineratu dutenez, “ozen esaten dugu feminismoaren bidea dela soilik gizartea errotik aldatuko duen  bidea. Autodefentsarako deia egiten dugu, feministak batu behar gara gizartea errotik aldatzeko. Bizitza bizigarrien aldeko apustu erradikal bat egiten dugu, indarkeriarik, arrazakeriarik eta gorrotorik gabea”. 

Itaiak Altsasun egin zuen bilkura. "Erailketa hau biolentziaren normalizazio prozesu baten baitan kokatzen dugu, eta indarkeria matxistaren gorakada nabaria bizitzen ari gara", adierazi du Emakumeen Antolakunde Sozialistak. "Horregatik, ezinbestekoa kontsideratzen dugu indarkeria matxista oro salatu eta horren aurrean antolatzeak duen garrantzia azpimarratzea".

112
Sexu erasoa edo tratu txarrak sufrituz gero, 112 telefonora hots egin daiteke eta Nafarroako Gobernuak prestatutako protokoloa martxan jarriko da.