Souad Essaquik arabiar janaria prestatuko du maiatzaren 26an, ostiralean, 18:00etan, Hiriberriko Txitera elkartean Arakilgo Udalak antolatu duen lehenengo Topaketa gastronomiko kulturalean. Janaria kozinatu ondoren prestatutakoa dastatuko dute, platera eta postrea. Maiatzaren 23ra arte, asteartea, eman daiteke izena, 10 eurotan, 634 584 226 edo 948 500 101 telefonoetan.