Maiatzaren 14an euripean jokatu zen Iruñeko Maratoi Erdia, hiriburuko kale nagusietan. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri zieten korrikalariek. Maratoi erdia (21 km) Grupompleo Pamplona Atletico taldeko Abdelkader Al Ghamek (33:13) eta Amaia Melerok (39:44) irabazi zuten.
5 kilometroko lasterketako podiumean sakandarrak primeran ibili ziren. Lasterketa Beste Iruñako Pedro Ruizek irabazi zuen (16:05), baina bere atzetik bigarren Hiru-Herriko Asier Estarriaga etxarriarra sartu zen, 19 segundora (16:24). Dantzaleku Sakanako Ivan Sobredo “Triki” altsasuarra hirugarren sailkatu zen (16:55). Emakumezkoetan Hiru-Herriko Sara Modrego izan zen azkarrena (17:40), eta bi segundora Izakun Beunza olaztiarra sartu zen, emakumezkoetan bigarren (17:42).