Txirrindularitza

Ailetz Lasa bigarren Ataunen

Guaixe 2023ko mai. 23a, 11:20

Esprint estuan erabaki zen Ataungo San Martin Proba.

Iker Mintegik eta Julen Arriolak bizi-bizi mantentzen dute Euskaldun Txapelketako lehia

Igandean afizionatuen mailako LVIII. Ataun San Martin Proba ezagun eta gogorra jokatu zen, Euskaldun Txapelketarako baliagarria den proba. Lasterketa oso mugitua azkenean bost txirrindularien arteko esprintean erabaki zen eta Finisher taldeko Dylan Westley gailendu zitzaien Laboral Kutxako Ailetz Lasa ziordiarrari eta Unai Zubeldiari (2:55:44). 

Mikel Uncilla (Rural Kutxa-Alea) 22. sartu zen, Aimar Tadeo (Finisher) 24., Martxel Etxeberria (Rural Kutxa-Alea) 27., Iker Mintegi (Laboral Kutxa) 46. eta Aitor Ondarra (Hostal Latorre Ederlan) 70. Iker Mintegi Julen Arriolaren (Rural Kutxa-Alea) ondoan sartu zen, hain zuzen ere Euskaldun Txapelketarako liderraren ondoan, eta, beraz, bizi-bizi jarraitzen du txapelketak, lau lasterketaren faltan Arriolak 113 puntu dituelako eta Iker Mintegik 112. Ataungo talde onena Laboral Kutxa izan zen.