Urdalurko urtegiaren 2024ko erregulazio kanon proposamena egina

Guaixe 2023ko mai. 31a, 11:16
Urdalurko urtegia beteta. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitateak eta estatuak ordaindu beharrekoa da.

Ebroko Ur Konfederazioak Urdalurko urtegiaren 2024ko erregulazio-kanona onesteko proposamena egin du. Urdalurko urtegia eraiki ondoren emandako kontzesioetako hornidurek, haren erregulazioaren onuradun direnek, 0,0545379632 euroko kanona ordainduko dute metro kubikoko. Sakanako Mankomunitatea da onuraduna eta, normalean, uharkako kanonaren %80 ordaintzen du. 

Beste onuraduna, estatuak, %20 ordaintzen du. Obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 31.323,32 euro ordainduko dizkio Ebroko Ur Konfederazioari, erregulazio kanon gisa. Kanon horren zati batekin Urdalurko uharka kudeatzen duen erakundeak mantentze lanak egiten ditu urtero. Proposamen horri erreklamazioak aurkezteko epea garagarrilaren 13an despedituko da.

Erlazionatuak