32 urteko andre bat hil zuten maiatzaren 28an, igandean, Gasteizen. Bortxa zantzuak zituen eta haren bikotekide ohia Zaragozan atxilotu dute. Bi astetan Euskal Herria jazo den bigarren hilketa matxista da. Sakanan erailketa salatzeko bi elkarretaratze eginen dituzte maiatzaren 30ean, asteartean: Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak eta Arbizuko Bilgune Feministak Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean, Arbizuko kiroldegiaren aurrean eginen dute elkarretatzea; eta Sakanako Itaiak Indarkeri matxistari aurre egiteko antolatu gaitezen! leolpean Altsasuko udaletxearen aurrean kontzentratuko dira. Bi elkarretaratzeak 19:00etan izanen dira.