Ikastolaren festa Ziordian

Guaixe 2023ko mai. 30a, 09:22

2019ko Iñigo Aritza Ikastolako eguna. ARTXIBOA

Ekainaren 3an, larunbata, Iñigo Aritzaren eguna ospatuko dute.

Ikasturtea amaitzear dagoela, Iñigo Aritza Ikastolako Eguna ospatuko dute ekainaren 3an, larunbata, 11:30etik aurrera, Ziordian. Jolasak eta herri kirolak, buruhandiak, bazkaria, epuin kontalaria eta musika emanaldia izanen dira.

Bazkarirako tiketak erosteko azken eguna maiatzaren 31n, ikastolan, izanen da, 15 eurotan.

Iñigo Aritza Ikastolako Eguneko egitaraua

Ekainak 3 larunbata
Ziordia

11:30-13:00 Jolasak eta herri kirolak.

13:00 Buruhandien mustutzea.

14:30 Bazkaria.

16:30 Ipuin kontalaria.

16:30-19:30 Endara deejays.